Baionan 11 urteko gazte batek bere buruaz bertze egin du gurasoen etxean

Erredakzioa
Baiona
2012ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
11 urteko gazte batek bere burua hil du Baionan, gurasoen etxean. Berria atzo jakinarazi zuen Paueko Akademia Ikuskaritzak, eta zehaztu zuen joan den asteazkenean gertatu zela. Akademiak ez du argitu zein izan diren gaztea bere buruaz bertze egitera bultzatu duten arrazoiak. Jakinarazi du, ordea, soka batetik zintzilikatu zuela bere burua eta, depresioarengatik, tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari zela.

Akademiak psikologo talde bat igorri zuen atzo goizean gaztearen ikastetxera. Lagunek eta irakasleek ezin zuten gertatua sinetsi. Baionako erietxeko psikiatrek adierazi dute ez dutela gogoratzen horrelako kasurik, eta ez dela batere arrunta adin horretako gazte batek bere burua hiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.