GAZTETXEAK

Baionan egoitza bat okupatu dute, gaztetxea egiteko asmoarekin

11:00etan elkarretaratzea egin dute herriko etxearen aurrean, eta Pasteur plazako eraikin bat hartu dute. Baionako gaztetxea dioen kartel bat zintzilikatu dute horman. [Youtube]http://youtu.be/kXgtV-1_iLA[/Youtube]

2013ko uztailaren 13a
16:24
Entzun

Gazte talde batek egoitza bat okupatu du gaur goizean Baionan. Hain zuzen ere, herriko etxearen aurrean elkarretaratzea egin dute 11:00etan, gaztetxe bat egitearen alde. Urtebetez aritu dira Baionako Gazte Asanbladako kideak bilkuraz bilkura herriko etxeko ordezkariekin, gaztetxe bat lortzeko asmoz. Baina negoziaketa horiek ez dute izan emaitzarik, eta etxe bat okupatzea erabaki dute. Pasteur plazan dago eraikina. Baionako gaztetxea dioen kartel handi bat zabaldu dute horman.

Joan den ekain amaieran iragarri zuten beren aldetik joko zutela gazteek: "Aste bat pasatu ondoren ez badugu erantzunik boterean direnen partetik, kontsideratuko dugu herriko etxeak ez duela bere erantzukizuna bete, eta, beraz, gure kabuz atzeman beharko dugu gure proiektua modurik eraginkorrenean eramateko beharrezkotzat jotzen dugun lokala". 2009ko urrian sortu zuten Baionako Gazte Asanblada

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.