Komunikabideak

Baionan izango da gaur BERRIAren 5. urteurrena ospatzeko ekitaldia

20:00etan hasiko da ospakizuna, Euskal Museoan. Ekainaren 21ean ekitaldi nazionala izango da Donostian, Kursaalean.

2008ko maiatzaren 27a
10:27
Entzun
Apirilaren 15ean abiatu ziren BERRIAren 5. urteurrena ospatzeko ekitaldiak, Andoainen, eta gaur Baionan izango da, Euskal Museoan, 20:00etatik aurrera. BERRIAk bost urte bete dituela, urteotako bideoa botako dute, eta aurrera begirako proiektuez hitzaldia emango du Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) ordezkari batek. Ondoren, mokadua egongo da.

Ekitaldi amaieran urteurrenerako etiketatutako sagardo botila bat, BERRIAren pin bat eta BERRIAren harpidetza bi hilabetez doan jasotzeko txartel bat (ekitaldira joan dena harpideduna bada, beste bati oparitzeko) jasoko dute joaten direnak.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria itxi eta gero, ekainaren 21ean sortu zen BERRIA, eta bere sortze prozesuan oso garrantzitsua izan zen herriz herri egindako lana. Horregatik erabaki du EKTk 5. urteurrenaren harira eskualdez eskualde ekitaldiak egitea. "Ekitaldi horiek helburu bikoitza dute: orain bost urte jaso genuen laguntzarekin zer egin dugun azaldu eta aurrera begirako proiektuak aurkeztea", dio EKTk.

Andoaingoaren atzetik etorri ziren Gernika-Lumo, Donibane Garazi, Donostia, Altsasu, Ondarroa, Bilbo, Bera, Irun, Durango, Tolosa, Gasteiz, Arrasate, Iruñea eta Eibarkoa. Baionakoaren ondoren, Laudio, Zarautz, Getxo, Beasain, Lizarra eta Errenterian izango dira. Ekainaren 21ean, bosgarren urteurrenaren egunean, ekitaldi nazionala egingo da Donostian, Kursaalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.