Baionaren eta beste hiri senidetuen eguna ospatu dute

2011ko uztailaren 12a
07:14
Entzun

Urtero bezala ospatu dute Iruñean hiriarekin senidetutako beste hirien eguna. Baiona izan zen Nafarroako hiriburuarekin senidetza egiten lehena, eta bere atzetik etorri ziren Alemaniako Paderborn, Japoniako Yamagutxi eta Kolonbiako Pamplona.

Lau hirietako ordezkariak Iruñean izan dira, alkateak harrera egingo die Kondestablearen jauregian.

Lehengo urtean Baiona eta Iruñearen arteko senidetzak 50 urte bete zituela-eta ospakizun berezia egin zuten. Bi hirien arteko lotura irudikatzeko erraldoiak izan ziren protagonista, elkarrekin dantza eginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.