EUSKAL PRESOAK

Bakartuta dago Ibon Iparragirre presoa

Navalcarneroko espetxean dago preso ondarroarra.

Elkartasun martxa Navalcarneroko espetxean, gaur. BERRIA
2014ko ekainaren 16a
07:14
Entzun

Ibon Iparragirre Ondarroako presoa apirilean urrundu zuten Basauriko kartzelatik Navalcarnerokora (Espainia). Etxerat euskal presoen senideen elkarteak baieztatu duenez, bakartuta daukate presoa.

Martxoan berriro kartzelan sartu zutenetik, haren osasun larriagatik eta Basaurin jasotzen ari zen tratuarengatik arduratuta agertu ziren senideak apirilean. Espetxezainek jo egin zutela kontatu zien presoak senideei. Astebete lehenago, preso arrunt batek jo zuen.

Ez hori bakarrik: epilepsia krisiak saihesteko beharrezko dituen botikak hartu ezinik zegoela esan zien hurkoei, espetxezainek ez zizkiotelako ematen sendagileek agindutako botikak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.