Bake aukeraren inguruan eta Sorturi buruz erreportajeak egin ditu BBCk
Ezker abertzaleko buruzagi Rufi Etxeberria da BBCk egunotan egin dituen erreportajeetako pertsonaia nagusietakoa (ikusgai dira bbc.co.uk webgunean). Telebista publiko britainiarrak elkarrizketa egin dio ezker abertzaleko kideari. Etxeberriak esplikatzen du ezker abertzaleak bide politiko eta demokratiko soilen alde egin duen apustuak ez duela atzera bueltarik, ezta Sortu legeztatzen ez badute ere. «Ez dugu inolaz ere aurreikusten bonba gehiagoko egunik. Ez bihar, ezta etorkizunean ere», dio une batean Etxeberriak. «Ez dugu sinesten independentzia lortzeko estrategia borroka armatuarekin eramangarri izango denik etorkizunean» gaineratzen du. Martxelo Otamendi, Ramon Etxezarreta eta Joseba Markaida ere ageri dira erreportajean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu