Presoak

"Bake bidean oztopoa delako" Balza kargutik kentzeko eskatu dio EABk Ibarretxeri

Ezker Abertzalearen aburuz, Ertzaintzaren azken egunetako jarrerak erakusten du EAJk eta Eusko Jaurlaritzak "beldur" diotela aldaketa politikoari. Igor Angulo eta Roberto Sainz joan den astean hilik agertu ziren euskal presoen omenaldian Ertzaintzak "bere esku zuen indarkeria guztia euskaldunak jipoitzeko" erabili zuela salatu du EABk. Era berean, Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua "bake bidean oztopoa delako" kargutik ken dezala eskatu dio Ezber Abertzalea Juan Jose Ibarretxe lehendakariari.

2006ko martxoaren 6a
19:44
Entzun
Joan den astean hildako bi euskal presoen omenaldiak debekatu ostean Ertzaintzak izandako jarrera salatu du gaur EABk. Nekane Erauskin legebiltzarkidearen hitzetan Ertzaintzaren jarrerak agerian utzi du EAJk beldur diola beldur ematen diola aldaketa politikoari "azken 25 urteotan nahi izan dutena egin dutelako". Era berean, 25 urtez gatazka konpontzeko bidean baino beren interesei begira aritzea leporatu dio EAJri.

Galdera bat luzatu dio EABko legebiltzarkideak Ibarretxeri: "Hildako batzuen familiei zergaitik uzten zaie euren senideak agurtzen beste batzuei ukatu euren mina agertzea ukatu eta jo egiten zaien bitartean?". EABren ustez, Ibarretxe lehendakariak bakearen alde agertzen duen konpromisoak sinegarritasuna izateko Javier Balza Herrizaingo Sailburua kargugabetu behar luke berehala, "bake bidean oztopoa delako". Gainera, Ezker Abertzalearen hitzetan, lehendakariaren ardura da "bere Gobernuko pertsona guztiek gatazka konpontzearen alde lan egitea, eta ez aurka".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.