Burua estalita zuten lagun batzuek Zornotzako (Bizkaia) Bake Epaitegiaren aurkako erasoa egin dute bart, molotov koktel bidez, eta BBK, Banco Guipuzcoano eta Banco Santander Central Hispanoren kutxa automatikoen kontra ere egin dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Goizeko ordubatak hogei gutxi aldera egin dituzte erasoak, Herriko Plazan. Kutxa automatikoen kontra ere molotov koktel-ak bota dituzte, eta BBK-koak izan ditu kalte handienak, suntsitu egin baitute. Bake Epaitegiaren kasuan, atariko atea belztuta geratu da.
Kale erasoak
Bake Epaitegiaren eta hainbat kutxa automatikoren aurkako erasoak egin dituzte Zornotzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu