Astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionalean 59 euskal herritarren aurka egiten ari diren epaiketan gertatutakoaren ostean "instrukzioa prozesuaren lotsagabekeria bistan" geratu zela azaldu du Askatasunak. Hori dela eta, "prozesu hauen atzean dagoen arnas politikoa" salatu eta mobilizatzeko deia egin du Askatasunak.
Xabier Alegria, Mikel Egibar, Nekane Txapartegi eta Xabier Arregi auzipetuak izan dira agerraldian. Guztiek torturak jasan zituztela eta beraien aurkako akusazioak torturapean egindako deklarazioetan oinarrituta egin dituztela salatu dute: "Sumario honetan lau auzipetuak toturatuak izan ziren. Hori da akusaziorako oinarria". Alegriak honela hitz egin du:"Epaiketa berezi honen amaiera ezinbestekoa da herri honentzako bakea eta demokraziarako eszenatoki batera iristeko".
Horregatik, ohartarazi dute bideo konferentziak eskatzea ez dela nahikoa Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak egin duen bezala: "Epaiketa hau gelditu behar da, bertan behera utzi. Tortura oinarri duten sumario guztiak itxi eta Auzitegi Nazionala desegin".
Ildo horretan Xabier Alegriak adierazi duenez, bertan behera geratu behar dira euskal herritarrek pairatzen dituzten eskubide urraketa guztiak: "Torturaren babespean eta defentsa eskubide urraketa larriez egindako epaiketa guztiek ez dute balio". Alegriak egoera honetan ezohiko neurriak hartu behar direla uste du: "Hain da neurrigabea ematen ari den eskubideen urraketa, ezohiko esku hartze bat behar dela".
Manifestaziora joateko deialdia
Honen guztiaren aurrean, Askatasunak "egoera antidemokratiko honi tinko erantzura" dei egin dio euskal gizarte osoari. Helburu horrekin, lehen mobilizazioa ostiral honetan, urtarrilak 13, izango da. Manifestazioa arratsaldeko 19:00etan izango da Atotxako epaitegitik abiatu eta PSOEren egoitzaraino "auzi honetan zerikusi handia duten errepresioaren bi mutur horiek lotzeko asmoz". Askatasunaren esanetan epaiketa bertan behera gera dadila eskatzea eta tortura eta Espainia eta Frantziaren jarrera salatzea izango dira mobilizazioaren helburu nagusiak.
'18/98 auziko' epaiketa
Bake eszenatoki batera iristeko epaiketa amaitzea ezinbestekoa dela dio Xabier Alegriak
Askatasunak '18/98 auziko' epaiketaren "atzean dagoen arnas politikoa" salatu du gaur. Era berean mobilizazioetan parte-hartzeko deia egin du "horrela jarraitzerik ez dagoelako". Xabier Alegria, Mikel Egibar, Nekane Txapartegi eta Xabier Arregi auzipetuak izan dira gaurko agerraldian Joxean Agirre Askatasunako bozeramailearekin batera. Xabier Alegriak epaiketa bertan behera utzi behar dela adierazi du: "Epaiketa berezi honen amaiera ezinbestekoa da herri honentzako bakea eta demokraziarako eszenatoki batera iristeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu