Zazpi lagun epaitzen ari dira Parisko Zigor Auzitegian ETAko kide izatea egotzita, eta epaiketan egin ditu adierazpenak Geraldine Berger-Stenger Terrorismoaren Biktimen Frantziako Elkarteko abokatuak. Elkartea akusazio partikularra da epaiketan, lau biktimen izenean.
"Bake iraunkor eta zintzo bat ezin da egin terrorismoaren biktimekiko errespeturik gabe", esan du, eta kritikatu epaiketan zehar "hitz bat ere" ez dietela biktimei zuzendu. Haren esanetan, "ezerk ez du indarkeria justifikatzen ezta zilegi egiten", eta biktimek "aitortza" eta "justizia" nahi dutela azaldu du.
Ostiralean azken hitza izango dute auzipetuek, eta ostiraleko arratsalde edo iluntzerako espero da epaimahaiak ebazpena ematea.