Aholku batzordearen zereginetako bat izango da Jaurlaritzaren eta gainontzeko instituzio eta erakundeen artean zubi lana egitea. Halaber, Bake Planaren jarraipena egingo du, eta bere iritzia emango du.
Anduezarekin batera, gaur egindako batzarrean izan dira Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, besteak beste.