Politika

Bake prozesuan aurrera egiteko "beldurra" sumatzen dio Balzak ETAri

PP, UPN eta PSOEko hautetsien aurka atentaturik ez egiteko ETAren erabakia "norabide egokian" emandako urratsa da Javier Balza Jaurlaritzako Herrizango sailburuaren ustez. Hala ere, erabaki hori "eskasa" dela nabarmendu du, besteak beste, ETAk zehaztu duelako Estatuko agintariek eta "Gobernuan ardura dutenak" ez daudela mehatxutik libre. Hori dela eta, erakunde horrek "bake prozesuan aurrera egiteko beldurra" duela iritzi dio Balzak. Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek.

2005eko uztailaren 11
18:49
Entzun
"Erabaki horiek guztiek uzten dute agerian erakunde terroristak, ETA barne, nolako beldurrarekin mugitzen diren bake prozesuetan. Ematen du beldurra ematen diola aurrera egiteak, aurreraurrats bakoitzarekin atzerapauso bat ematen baitu berre urratsak ahultasun gisa interpreta ez daitezen", esan du Balzak.

Baina bere ustean hori ez dela bide egokia nabarmendu du Herrizaingo sailburuak; aitzitik, "distentsio keinu garbiak" behar direla, eta, gainera, gizarteak hala eskatzen dituela. "ETAren usteen kontrara, nik pentsatzen dut, ahultasun gisa barik herritrrek urrats horiek aurrerapauso gisa hartzen dituztela. Orokorrean, gizarteak uste du aurrera egiteko aukerak badaude aprobetxatu egin behar direla, eta distentsio keinu argiak egin behar direla", adierazi du.

PP, PSOE eta UPNko hautetsien kontra ETAk ez duela erasorik egingo iragarri arren, haiek babesteko neurriak ez dituztela aldatu jakinarazi du Balzak. Izan ere, gai horretan "zuhur" jokatu behar duela azpimarratu du, eta, horrez gain, kaltetutako hautetsiekin, alderdiekin eta Espainiako Barne Ministerioarekin ados jarrita hartu beharreko erabakiak direla.

ETAk sei espetxeratu erakundetik eta presoen kolektibotik botatzeko ustez hartutako erabakiaren inguruan, Balzak esan du horrelako jarrerek erakusten dutela ETA "erakunde ultraortodoxoa eta diziplina militar itxikoa" dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.