Akordioaren eta kontsultaren aldeko Lokarri sareak uste du euskal gizartea «bizikidetza eta bakeranzko prozesu geldiezin eta itzulezin batean» dela, uda honetan egindako bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostenean galdetegiari erantzun diotenen artean pertzepzio hori indartuz doalako. Txostenean bertan, ordea, Lokarrik nabarmendu du «normalizazio politikoranzko pauso erabakigarrien eskakizuna» ere bere hartan dela.
Testuinguru horretan, Lokarrik dei egin dio Eusko Jaurlaritzari «aukeren une honen buru» izan dadin, «proposamen zehatzen bidez».
Bost gomendio
Patxi Lopez sozialistaren gobernuari egindako deia, hain zuzen, bakeranzko prozesuan aurrera egiteko Lokarrik egin dituen bost gomendioen artean sartzen da. Beste laurak hauek dira: ETAk indarkeriaren behin betiko amaiera jakinarazten duen adierazpena egin behar duela; Sortu legeztatu egin behar dela;elkarrizketarako eta akordiorako mekanismoak sortu behar direla «oinarrizko gaiak lantzeko, bizikidetza barneratzaile baterantz aurrera egiteko»; eta Espainiako Gobernuak herritar guztien oinarrizko eskubide eta askatasunak «alde bakartasunez» bermatu behar dituela, «salbuespenik egin gabe».
Bake prozesurako urrats zehatzak eskatu dizkio Lokarrik Jaurlaritzari
Sareak uste du indartuz doala bakeranzko prozesua geldiezin eta itzulezina delako irudipena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu