Urtarrilaren 13rako manifestazioa antolatu Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. 'Bakea eta elkarrizketa' leloa izango du manifestazioak, eta seguru asko Bilbon egingo da, arratsaldeko bostetan. Asteartean Eusko Jaurlaritzako Kontseilu Politikoa bilduko da, eta horren ostean egingo du deialdia Ibarretxek berak. Kontseilu Politikoa Joseba Azkarragak (EA), Jabier Madrazok (EB-Berdeak) eta hirurek osatzen dute. Egoera politikoaren azterketa ere egingo du Ibarretxek.
Efe berri agentziak jakinarazi duenez, Ezker Abertzalea ez beste talde parlamentario guztiekin hitz egin ostean erabaki du manifestazioa deitzea Ibarretxek. Alderdi guztiek babestea espero du.
PP ez da joango, "leloak erakusten duelako terroristekin hitz egitea defenditzen segitzen duelako Ibarretxek", eta ukatu egin du lehendakaria beraiekin harremanetan jarri denik manifestazioa antolatzeko. PSE-EE aztertzen ari da. EB eta EA han izango dira. Aralar aztertzen ari da. Batasuna ere bai.
Jose Luis Zapatero Espainiako presidentea hilaren 15etik 19ra arteko astean joango da Kongresura, egoeraz hitz egitera. Gaur goizean Gobernuko hainbat kiderekin eta Estatuko Segurtasun arloko arduradunekin bilera egin du Zapaterok. Lehenago, hilaren 9an eta 10ean Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak Kongresuko talde denekin hitz egingo du, banan-banan.
Atentatua Madrilen
'Bakea eta elkarrizketa' lelopean Ibarretxek manifestazioa antolatu du hilaren 13rako
Bilbon izango da, arratsaldez. PP ez da joango, "leloak erakusten duelako terroristekin hitz egitea defenditzen segitzen duelako Ibarretxek". PSE-EE aztertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu