Bakea eta normalizazioa erdiesteko Aralarrek ezinbestekoa ikusten du elkarrizketa mahai bat osatzea, baina foro horren hedadura Eusko Legebiltzarrera mugatzea ez da nahikoa Aintzane Ezenarro legebiltzarkidearen iritziz. Izan ere, mahaia Legebiltzarrera mugatuta Batasuna ez litzatekeela "zuzenean" ordezkatuta egongo nabarmendu du Ezenarrok, eta, halaber, prozesu horretan Nafarroa kontuan hartzea ezinbestekoa dela.
Ildo horretatik, prozesua bi eratara antola daitekeela esan du Aralarreko legebiltzarkideak: eredu bat litzateke Nafarroan zein Euskal Autonomi Erkidegoan elkarriketa mahai bana eratzea, eta, bestea, "mahai zabal bakar batean" guztiak biltzea.
Politika
Bakea eta normalizazioa lantzeko Eusko Legebiltzarretik kanpoko mahai bat eratu behar dela uste du Aralarrek
Euskal Herrian bakea eta normalizazioa lortzekotan Eusko Legebiltzarretik kanpora mahai bat eratu behar dela uste du Aralarrek. Aintzane Ezenarro alderdi horretako legebiltzarkideak agertu duenez, Legebiltzarrera mugatutako mahai bat ez da nahikoa helburu hori lortzeko, batetik, Batasuna ez dagoelako foro horretan ordezkatuta, eta, bestetik, Nafarroa ere aintzat hartu behar delako. ETB2ko 'El Punto' saioan egin ditu adierazpen horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu