BAKE PROZESUA

Bakea eta normalizazioa lortzeko "jarrera aktiboa" eskatu die Izagirrek PPri eta PSE-EEri

Urrira bitartean, bake konferentziara joango ez direla esan duten alderdiek iritziz aldatuko dutenaren itxaropena du Donostiako alkateak.

2013ko abuztuaren 10a
16:17
Entzun

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak uste du bakea eta normalizazioa lortzeko "jarrera aktiboa" izatea beharrezkoa dela, "goragoko instantzietan zer hartzen diren erabakien zain egon gabe". Hala adierazi du RNE irratian, eta urrian egingo den bake konferentziara joango ez direla esan duten alderdiei hausnarketarako deia egin die. Izagirreren ustez, oraindik "garaiz" daude iritziz aldatzeko, eta horregatik, "itxaropena" duela, azkenean, alderdi horiek euren jarrera aldatzeko. PPk eta PSE-EEk adierazi dute ez direla joango.

Izagirrek baieztatu du ez direla ulergarriak bakearen alde egiten diren jartzen dizkioten trabak. Alkate den heinean, bake prozesuan aurrera egiteko hainbat keinu egiteko eta hainbat ekitaldi antolatzeko "betebehar morala" sentitzen duela adierazi du.

"Ideologikoki, hainbat kolore" izango ditu urrian Donostian antolatu duten bake konferentziak, "munduko hainbat txokotako eta hainbat ideologiatako alkateak" elkartuko baitira bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.