Alderdien liskarrak baztertzeko garaia da Antonio Basagoiti EAEko PPren buruaren irudiko. Horregatik, PSOErekin eta gainerako alderdiekin elkarlanean aritu nahi du, «mehatxuaren amaiera indartzeko» eta «elkarbizitza askatasunean egin ahal izateko» akordio bat egiteko. Ermuan egin duen hauteskunde ekitaldian ETAk armak uztea erabaki izanaz hitz egin zuen, eta argi utzi zuenbidea «demokratek» gidatu behar dutela. «Politikarien presak, medailak eta urduritasunak ez daitezela egiaren eta biktimen minaren gainetik jarri».
Lana sortzeari buruz hitz egin zuten atzo, bestalde, UPN-PPNk. Enpresa txiki eta ertainak zein autonomoak babestearen alde agertu ziren. Politika fiskala «baikortzea» eta kredituak lortzeko erraztasunak ematea proposatu zuten. Hain justu, bi kolektibo horiekin bilera bat egin zuten atzo Jose Cruz Perez Lapazaran eta Begoña Sanzberro hautagaiek. «Gobernura iristen denean» ekintzaileak babestuko dituela dio PPk.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Bakea indartzeko, PSOErekin akordioa egiten saiatuko da PP
Autonomoei eta enpresa txikiei laguntza gehiago ematea proposatu du UPN-PPk krisiari aurre egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu