Trantsiziotik hona Espainiako gizartea gehien larritu duen arazoa ETAren indarkeria izan dela nabarmendu du Zapaterok, eta ildo horretatik, erakunde armatu horren biktimei omen eginez eta babesa agertuz hasi du Euskal Herriko gatazkari buruzko aipamena. "Indarkeria amaiarazteko" asmoa duela erantsi du: "ETAren amaiera lortzeko erabakimena berresten dut. Denon lana izatea espero dut, denok merezi baitugu. Espero dut denok eskuzabal izango garela, denoi eskuzabal izateko eskatzen baitigute espainiarrek", nabarmendu du.
Ildo horretatik, bakea lortzeko bidea elkarrizketa dela iritzi dio Espainiako Gobernuburuak, eta hartarako engaiamendua adierazi du: "Bakerako bidean aurrera egiteko gertu nago ahal den guztiaz hitz egiteko".
Euskal Herriko gatazkari buruzko aipamen horren aurretik, beren politikaren errepaso orokorra egin du Zapaterok. Oro har, ekonomian, gizarte arlosn, immigrazioaren arautzean eta autonomien kudeaketan bere Gobernuak aurrera eraman dituen politikak goraipatu ditu.
Arratsaldean 16:00etan hasiko da Espainiako Kongresuko eztabaida saioa, Mariano Raxoi PPko buruzagiaren hitzaldiarekin.
Politika
Bakea lortzeko "ahal den guztiaz hitz egiteko" gertu dagoela esan du Zapaterok
Euskal Herriko gatazkari eta ETAren su-eten iraunkorraren ondoren sortu den egoerari buruzko aipamena eginez amaitu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak Espainiako Kongresuko eztabaidako hitzaldia. "ETAren amaiera" lortzeko erabakimena duela esan du, eta bakea lortzeko bidean "ahal den guztiaz hitz egiteko" prest dagoela. Eskuzabal jokatzeko eskatu die osterantzeko indar politikoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu