Elkarrizketa aurrerapena

"Bakea sendotzen dugunean etorriko dira beste erabaki batzuk hartzeko egoerak"

BERRIAk bihar Ramon Jauregi Espainiako Presidentetza ministro eta Arabako Kongresurako PSE-EEren zerrendaburuari egindako elkarrizketa argitaratuko du. Odon Elorzak terrorismoaren kontrako borrokan ikuspuntu polizialetik egin zituen kritikak bere gain hartu ditu, baina "kontakizuna" ezin dela nahasi gaineratu du. Esan du espetxe erakundeak ari direla lantzen preso gaixoekiko espetxe politika: "Badaude kasu ugari, azkena Ibon Iparragirrerena".

2011ko azaroaren 5a
14:57
Entzun

Hauek dira Ramon Jauregik BERRIAk bihar argitaratuko duen elkarrizketan esandakoetako batzuk:

"Terrorismoaren kontrako borrokan ikuspuntu polizialetik Odon Elorzak egiten zituen autokritikak denak nire gain hartzen ditut. Baina ezin dut kontakizuna nahasi: hiltzea erabaki zuten, eta historia tragiko bat eraiki zuten; beste batzuk, hil gabe, herria eraiki dugu".

"Dagoeneko espetxe erakundeak ari dira lantzen preso gaixoekiko espetxe politika, Urkulluk lehengo egunean planteatu zuena, ospitaleko edo etxeko tratamenduaren bidez; badaude kasu ugari, azkena Ibon Iparragirrerena".

"Ez da azkarregi joan behar. Bakea sendotu beharra dago; bizkartzainez askatu beharko dugu, askatasunez eta segurtasunez blaitu beharko dugu. Hori gertatzen denean, beste erabaki batzuk azaltzen dituzten egoerak gertatuko dira, guri hartzea ez dagozkigunak, hurrengo gobernuari baizik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.