Bakearen Aldeko Koordinakundeak (BAK) azaldu du euskal presoei amnistia ematearen aurka dagoela, "argi eta garbi". Fabian Laespada BAK-ko kideak esan du preso bakoitzaren bilakaera hartu behar dela aintzat, haiei espetxe onurak ezarri ala ez erabakitzean. Gaixorik diren presoak askatzeko eta presoak gerturatzeko eskatu du.
BAK-eko duela pare bat hilabete egin zuen bere azkeneko manifestazioa, "[ETAren] indarkeriarik" jadanik ez dagoela-eta kalera irteteko beharrik ez dagoela iritzita.