"Ibai eta erreka askotatik iritsitako tantak" nahi dituzte Tantaz Tanta mugimenduaren antolatzaileek, etzi. Susana Velezek eta Amets Martinezek azken deia egin diete herritarrei Bilbora joan daitezen, "azken urteotako mobilizazio handienean" parte hartzera. Atzoko gertaerak bake bidean oztopo direla uste dute, baina herritarrek hartu duten bideari jarraitzeko eskatu dute. "Ez da atxiloketetarako garaia, konponbiderako garaia baizik".
Atxikloketon helburua "arreta desbideratzea" da, haien ustez, une honetan "gobernuen ahulgunea sakabanaketa" dela eta gobernuen erasoei "erantzun indartsua" emango diela herritarrek larunbatean: "Presoak Euskal Herrira ekarri behar dituzte".
Hori dela eta, oso garrantzitsua iruditzen zaie etzi herritarrek izatea "protagonismo osoa", bakearen bidean urratsak eskatzeko helburuak batzen dituen ororen tantak behar direlako, alderdien ikurrak alde batera utzita. "Pluraltasunarekiko errespetua" eskatu dute, "itsasoa gizarte osoarena bilaka" dadin.