Lehen Biltzar honetako Ohorezko Batzordean —Ibarretxe lehendakaria eta Azkarraga sailbururen presidentziapean— besteak beste Nancy Soderberg, Federico Mayor Zaragoza, Yossi Beilin, Yaser Abed Rabbo, Cora Weiss, Danielle Mitterrand eta EAEko hiru unibertsitateetako errektoreak batzen dira. Honekin batera Pedro Ibarraren zuzendaritzapean 100 ordezkaritik gorako beste batzorde zientifiko batek hezurmamituko ditu jardunaldiak.
Ibarretxe: "Garai berriak" iritsi dira bakea lortu ahal izateko.
Biltzarraren inaugurazio ekitaldian eginiko hitzaldian EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxek azaldu duenez, Espainiako azken hauteskundeetako Zapateroren garaipenarekin "garai berriak" iritsi dira "bakerako bidea eta terrorismoari nola aurre egiteko moduak" planteatu ahal izateko. Agerpen berean lehendakariak "bizitza eskubidea errespetatu ezean" bake proiekturen batean aurrerapausuak ematea "zaila" dela azpimarratu du eta ETAri gogorarazi dio: "Egun ez dela euskal gizartea bakarrik biolentzia alde batera uztea eskatzen diona; Batasuna barnean ere gero eta jende gehiagok su eten definitibo bat eskatzen diola".
Bakerako Giza Eskubidearen aldeko Biltzarreko webgunea.
BAKE BILTZARRA
Bakerako Giza Eskubidearen aldeko Nazioarteko Lehen Biltzarra hasi da gaur Donostian
Gaurtik larunbatera bitartean bake eskubidearen inguruko mundu mailako hainbat aditu Donostiako Kursaal jauregian elkartuko dira eskubide horri buruzko eztabaida eta azterketa egiteko. Bertan 22 herrialdetik etorririko 100 ordezkaritk gora batzartuko dira beraien gogoeta eta hausnarketak bateratzeko. Jardunaldien bukaeran eztabaidek bideratu dezaketen erresoluzioa Nazio Batuen Erakundeari helaraziko dio justizia Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu