Bakerako Hezkuntza Plana urte hasieran iritsiko da eskoletara

Zelaak dio ez dituela berak hautatuko biktimen lekukotzak jasoko dituzten ikastetxeak

Erredakzioa
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Plana urtarrilean iritsiko da eskoletara, Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak atzo jakinarazi zuenez. Eusko Legebiltzarrari plan berrirako material didaktikoen egokitzapenari buruzko informazioa helarazi ondoren, «dena prest» dutela jakinarazi du. Era berean, Hezkuntza sailburuak adierazi du berak ez duela «inoiz» hautatuko zein ikastetxek eduki behar duen biktimen lekukotza zuzena edo zeharkakoa, «autonomia eta pribatutasun arloari» dagokiolako.

Aintzane Ezenarro Aralarreko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, berriz, planaren ezarpena urtarrilera atzeratzea «deigarria» dela uste du. «Gobernuak berriro ere agerian utzi du bere asmoa zarata ateratzea baino ez dela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.