Eusko Jaurlaritzaren bakerako hezkuntza planari buruzko mahai-ingurua egin du BERRIAk, eta igandean argitaratuko du lana.
Hezkuntza eragileak ez ezik, bortxakeriaren biktimak ere izan dira solasaldian. Besteak beste, biktimen testigantza eskoletara eramatearen egokitasuna aztertu dute. Bost partaide izan dira: Andoni Unzalu -Jaurlaritzako ordezkaria eta planaren koordinatzailea-, Axun Lasa -Joxean Lasa GALek hildako iheslariaren arreba-, Cristina Sagarzazu -Montxo Doral ETAk hildako ertzainaren alarguna-, Jon Moñux -EILASeko kidea- eta Ana Eizagirre -EHIGE gurasoen elkarteko ordezkaria-.
Mahai-inguruaren aurrerapena da bideo hau.
gizartea
Bakerako hezkuntza planari buruz solasean
Jaurlaritzaren egitasmoaz hitz egiteko hezkuntza eragileak eta bortxakeriaren biktimak mahai-inguruan bildu ditu BERRIAk. Igandean argitaratuko du lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu