euskal herria

Bakerako lantaldearen sorrera "mugarria" izan daiteke, Erkorekaren arabera

Jaurlaritzako bozeramaileak uste du EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PP elkartu eta bakearen eta bizikidetzaren gaineko akordioa lortzeko prest egotea "lorpen positiboa" litzatekeela euskal gizartearentzat. Lantaldea apirilaren 11n da osatzekoa, Eusko Legebiltzarrean.

2013ko martxoaren 26a
14:44
Entzun

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur adierazi du "bake prozesuen historian mugarria" litzatekeela lau indar politikoak batu eta akordioa lortzea.

"Gai baldin badira mahai batean elkartzeko, bakearen eta bizikidetzaren gaineko akordio bat lortzeko, hori lorpen positiboa litzateke euskal gizartearentzat", adierazi du gaur eguerdian gobernu kontseiluaren ondorengo agerraldian.

Gaineratu du Jaurlaritzak "babestu eta txalotu" egingo lukeela, "dudarik gabe" positiboa litzatekeelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.