ETAren su-etena bake bidean «urrats garrantzitsua» dela uste dute Gazte Abertzaleak eta Iratzarri erakundeek. Biek ala biek txalotu egin dute erakunde armatuaren erabakia, ohar banatan.
Gazte Abertzaleak erakundearen ustez, Euskal Herri independente, alternatibo eta baketsu bat lantzeko bidean beharrezko «osagarria» da ETAren menia, eta «momentu historikoa» ireki du. Horrekin batera, Gernikako Akordioa osorik betetzeko eskatu du, ideia guztiak legeztatzea funtsezkoa dela azpimarratuta.
Iratzarriren aburuz, bestalde, «norabide positiboan» doa ETAren agiria. Hala ere, Gernikako Akordioa osotasunean betetzeko eskatu dio erakunde armatuari, armak uzteko ordua iritsi dela iritzita. Bakea «inoiz baino gertuago» dagoela uste du Iratzarrik, eta, hargatik, bakearekin engaiatzeko eskatu die eragile sozial eta politiko guztiei eta Europako zein Espainiako eta Frantziako «erakunde demokratikoei». Besteren artean, indar politiko guztiak legeztatzea galdegin du Iratzarrik.
Sozialistak, mesfidati
JSE-Egaz Euskadiko Gazteria Sozialistak, ostera, uste du ETAk indarkeria uzteko aukera galdu duela. Gazte erakundeak «mesfidantzaz» hartu du su-eten iragarpena, eta ohartarazi du ETAk armak utziko dituela eta desagertu egingo dela baino ez dela egiaztatu behar.
ETAren su-etena. Erreakzioak
Bakeranzko urratsa dela diote GAk eta Iratzarrik
Gernikako Akordioa osorik betetzeko eta ezker abertzalea legeztatzeko eskatu dute gazte erakundeek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu