Anaiz Funosas Bake Bideko bozeramailea eta Harold Good apaiz protestantea aritu dira hizketan, apirilaren 8an gauzatutako ETAren armagabetzeaz eta bake prozesuaren etorkizuneko erronkez.
Goodek bere esperientziaren berri eman du, bai Irlandan bai Euskal Herrian armagabetze prozesuetan izan baita: “Bi prozesuak ez dira bide erraza izan, eta lan nekeza izan dira biak behar bezala gara zitezen".
Azaldu duenez, "ohore handia" izan zen Goodentzat armagabetzean parte hartzea eta Baionan elkartutako 20.000 lagunen aurreran aritzea". Halaber, Espainiako zein Frantziako gobernuei dei egi die: "Arren, entzun ezazue bakearen alde dabilen oro, eta pausuak eman itzazue euskal presoenganako neurriak aldatzeari".
Funosasek eskertu egin du Basque Friendship taldeak bake prozesuaren alde egin duen lan "nekaezina". Azpimarratu du "armagabetzea prozesu kolektiboa" izan dela, "ausardia handiz burutu dena, euskal gizartea bake egarriz izan baita urte luzez".