BALDINTZAK

2017ko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erabilera Turistikoko Etxebizitzak Arautzeko Dekretu proiektuan, ostatu eredu berri horren jarduerari buruzko baldintzak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Udal bakoitzaren arauez harago, jabeek bete beharko dituzten oinarrizko baldintzak zehaztu ditu.

Etxebizitzaren ezaugarriak

Antolaketa. Etxebizitzek logela, sukaldea eta komuna izan behar dituzte. Gainera, gelek atea izan behar dute, pribatutasuna bermatzeko.

Irisgarritasuna. Legeak ezartzen dituen irisgarritasun eskakizunak bete behar ditu.

Metro koadroak. Bizilagun kopurua ratio bidez zehaztuko da. Pertsona batentzako etxeek 25 metro koadro izan beharko dituzte; birentzakoek, 33; eta hiru lagun edo gehiagorentzako etxeek, 15 metro pertsonako.

Edukiera. Logelak alokatzen dituzten etxebizitzen kasuan, etxebizitzaren erregistroetan zehaztutako edukiera erabiliko da erreferentzia gisa. Gehienez, hamabi pertsona hartu ahal izango ditu, jabeak barne.

Garbitasuna. Higienea eta garbitasuna mantendu beharko da. Bezeroak sartu aurretik, etxea garbitu beharko du jabeak.

Jabetza horizontala

Estatutu aldaketa. Bizilagun guztiek aho batez hala erabakitzen badute, estatutuak aldatu ahalko dituzte, eraikinean etxebizitza turistikoak debekatzeko.

Segurtasuna

Su itzalgailua eta ebakuazio planoa. Sarreratik gertu, itzalgailu bat eta eraikina husteko bideak zehazten dituen plano bat jarri beharko du jabeak.

Larrialdietarako informazioa. Larrialdietako zerbitzuen kokapena eta telefono zenbakien informazioa eskuragarri izan behar dute bezeroek.

Arreta zerbitzua. Jabeak telefono bidezko arreta zerbitzuaprobestu behar du, gutxienez, astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara.

Bereizgarria

Etxebizitza edo logela turistikoek bereizgarri bat jarri beharko dute eraikinaren kanpoko aldean.

Asegurua

Etxebizitza turistikoen jabeek erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.