Politika

Baldintzapean aske utzi dute atzo kale erasoa leporatuta Irunen atxilotu zuten gaztea

Igor Granado atzo atzeman zuen Ertzaintzak, PSE-EEren egoitzaren atarira pintura gorriz betetako botilak bota zituelakoan. Gazteak akusazio guztiak ukatu ditu, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

2008ko urtarrilaren 4a
17:10
Entzun
Ertzaintzak Igor Granado (19 urte) atxilotu zuen atzo Irunen (Gipuzkoa), hango PSE-EEren egoitzaren atarira pintura gorriz betetako botilak bota zituelakoan, eta gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak libre utzi du, baldintzapean. Gazteak astero joan beharko du sinatzera etxetik gertuen daukan epaitegira edo polizia-etxera, eta Espainiako Estatutik ezingo du irten.

Ertzainen arabera, burua estalita zeramaten hiru laguneko taldeko kidea zen hura. Erasoaren ondoren -presoen sakabanaketaren kontrako pintada ere egin zuten-, poliziek haiek egoitzaren inguruan ikusi zituzten, Gipuzkoa etorbidean -bertan dago PSE-EEren lokala-, goizeko ordubatak aldera, eta haietako bat harrapatu egin zuten. Motxilan eskularruak, pintura eta abar zituela esan zuten ertzainek.

Granadok akusazio guztiak ukatu ditu, eta ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.