euskal presoak

Baldintzapean libre utzi dute Jon Iurrebaso, gaixorik dagoelako

2007ko martxoan atxilotu zuten Frantzian, eta harrezkero preso zegoen ETAko kide izatea egotzita. Baldintza zorrotzak bete beharko ditu. Atzeman zutenean, ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioetan zebilela esan zion Frantziako Poliziari.

2010eko irailaren 22a
16:59
Entzun
La Sante eta Osnyko kartzeletan 3 urtez preso eduki ondoren, Frantziako Justiziak libre utzi zuen atzo Jon Iurrebaso, gaitz larri bat duelako. Nolanahi ere, baldintza zorrotzak bete beharko ditu Iurrebasok espetxetik kanpora egoteko: Paris ingurutik ezingo da atera eta astean bitan joan beharko du sinatzera polizia etxera.

Iurrebaso 2007ko martxoaren 29an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Perigueuxen (Dordogne departamendua), ETAko kide izatea leporatuta. Atzeman zutenean -Kepa Suarezekin atxilotu zuten-, ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioetan zebilela esan zion Poliziari Iurrebasok, eta hori baieztatzen zuten hainbat telefono zenbaki aurkitu zizkiotela zabaldu zuten hedabideek, polizia iturriak aipatuta.

La Sante eta Osnyko espetxeetan eduki dute preso azken hiru urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.