GAL

Baldintzapeko askatasuna eman diote Galindori

Gaixo zegoela eta, etxean ari zen zigorra betetzen. Hirugarren graduan. 75 urteko zigorra jarri zioten arren, 4 urte eta 4 hilabete besterik ez ditu egin espetxean.

Galindo, 2002an, Donostian, epaitegi batean deklaratu eta gero. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2013ko urriaren 4a
20:33
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak eman dio baldintzapeko askatasuna Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko general ohiari. Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosar errefuxiatuak bahitu, torturatu eta hiltzea egotzita 75 urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak 2001ean. Haren aurretik Auzitegi Nazionalak zigortu zuenean sartu zuten preso Galindo, 2000 urtean. 2004an atera zen. Gaixo zegoela argudiatuta, zigorra etxean betetzeko aukera eman zioten.

Bihotzeko gaixotasuna zuelako atera zen Galingo giltzapetik, 2004an, poliziaren zaintzapean. 2005ean hirugarren gradua eman zioten, alegia espetxera lo egitera bakarrik joateko obligazioa. Baina, gaixotasunagatik etxean zegoenez, ez zen espetxera joaten lo egitera. Orain, baldintzapeko askatasuna eman dio Espetxe Zaintzako epaileak, Zuerako espetxeak hala eskatuta.

Lasa eta Zabala auziko epaiketan, 73 urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Angel Vaquero Guardia Zibilaren teniente koronelari, eta 71 urtekoa Galindori, Julen Elgorriaga Gipuzkoako Gobernadore zibil izandakoari eta Vayo zein Leal guardia zibilei. Rodriguez Galindori eta Julen Elgorriagari 75 urtera luzatu zien zigorra, gero, Auzitegi Gorenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.