Cristobal Balentziaga jostunaren lana zehaztu zuten eragin artistiko eta estilistiko nagusiak ezagutarazteko asmoz, Balentziagaren artea izeneko erakusketa jarri dute Getariako (Gipuzkoa) Cristobal Balentziaga museoan.
Madrilgo Museo del Trajeren bildumako hirurogei soinekok osatzen dute 'Balentziagaren artea' erakusketa eta helburu nagusia, Getariako moda sortzaileak modaren munduan izan zuen garrantzia jakinaraztea da. Soinekoekin batera Balentziagan eragina izan zuten bederatzi margolan daude erakusketan. Francisco Zurbaranen Isabel Portugalgoa lana, Diego Velazquezen Mariana Austriakoa lana eta Ignacio Zuloagaren Dantzaria, besteak beste.
Erakusketa hiru aretotan banatzen da, eta aretoek Cristobal Balentziagak goi mailako joskintzaz zuen ikuspegia dute hizpide.
Aldi baterako erakusketa izango da eta 2015eko apirilaren 5era arte egongo da ikusgai.
MODA
Balentziaga eta margolarien artelo lana biltzen duen erakusketa jarri dute Getarian
Madrilgo Museo del Trajeko 60 traje jarri dituzte Getariako Cristobal Balentziaga museoan, jostunaren ibilbide profesionalean eragina izan zuten hainbat eragile ezagutarazteko. 2015eko apirilaren 5era arte egongo da ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu