ezbeharra

Balin istripu baten ondorioz koma egoeran zegoen gazte tafallarra hil egin da

Eneko Secok 28 urte zituen, eta moto istripu bat izan zuen larunbatean.

2013ko apirilaren 5a
08:44
Entzun

Atzo goizean izan zuten senideek heriotzaren berri. Pasa den larunbatean izan zuen moto istripua, eta ospitalean izan da harrezkero, koma egoeran. Ebaketa egin ondoren sartu zen koman. Asteartean bi senitarteko Balira joan ziren, gazte tafallarrarekin egotera.

Seco eta lagun bat Balin lanean ari den beste lagun bat bisitatzera joanak ziren, eta bi hilabetez egoteko asmoa zuen. Ezbeharraren ondoren senideek kontu bat ireki zuten Euskadiko Kutxan ospitaleratze gastuak ordaintzeko, eta horrekin batera elkartasun azoka bat eta kontzertu bat ere antolatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.