Baliogabe jo dituzte itunpeko eskoletako soldata murrizteak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
EAEeko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du itunpeko eskoletako eta Haurreskolak partzuergoko langileen soldaten murriztea. Jaurlaritzak laguntza gutxitu zienez, soldata gutxitu zuen patronalak. Epaileak arrazoi eman die CCOO, LAB, ELA, EILAS eta UGT sindikatuei, horiek Kristau Eskola eta AICE sektoreko patronalen kontra jarritako errekurtsoaren harira. Epaiak dioenez,Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak jaitsi izanak ez du eragiten itunpeko zentroetako lan hitzarmenean, eta hezkuntza zentroak derrigortuta daude langileei hitzarmen horretan adostutakoa ordaintzera. Epaiari helegitea jartzeko hamar eguneko epea du orain patronalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.