Politika

Baliogabetutako plataformek 15 alkateren dimisioa eskatu dute

Oiartzun, Hernani, Usurbil, Orendain, Altzo, Lizartza, Iturmendi, Basabura, Bera, Arautz, Urdiain, Pasaia, Ajangiz, Leitza eta Olaztiko alkateei beren kargua uzteko eskaria egin die baliogabetutako plataformek. Izan ere, plataformek esan dutenez, alkate horiek "ez dira herritarren gehiengoak" aukeratutakoak. Gero, Lizartzako bidea jarraitu, eta "herritarren borondatea" betetzea nahi dute.

2004ko uztailaren 24a
17:40
Entzun
Dimisioa eskatu dieten alkateak EAJ, EA, Aralar eta EB-IU alderdietakoak, dira, hau da, alderdien legearen kontra agertu diren alderdietakoak. Beraz, "herritarren botoen gehiengoa lortu gabe" alkatetzak lortu dituzten herrietako plataformek, kargua uzteko eskatu diete, alkateei.Izan ere, plataformetako kideek esan dutenez, beraiek lortu zuten "lehen indarra izatea". Beraz, Lizartzako eredua erabiliz, "egoera gainditu" egin nahi dute.

Gaur Donostian emandako prentsaurrekoan salatu dutenez, "472 hautetsik ezin izan dute beraien lekua hartu". Eserleku horietako 277 EAJren, EAren, EB-IUren eta Aralarren eskuetan daudela salatu dute. Hori, "herriaren borondateari egin daitekeen iruzurri eta lapurretarik handiena" dela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.