Europako Hauteskundeak

Baliogabetzearen aurka alderdiek hasitako dinamika zaputz daitekeela ohartarazi du HZk

Herritarren Zerrendaren baliogabetzearen aurrean eman beharreko urratsez hitz egiteko bigarren bilera egin behar zuten gaur EAk, Aralarrek, Batasunak, ANVk, Zutikek, Batzarrek eta HZk. Baina, EA eta Aralar ez dira joan bilerara, HZk agertu duenez. Gainera, HZ gabe "bilera paralelo bat" egin dela azaldu dute zerrenda horretako ordezkariek, baina ez dakitela bilera hori nork deitu duen.Elkarrekin hasitako bidea zaputz daitekeela ohartarazi du HZk, eta baliogabetzearen aurka erantzun bateratua behar dela berretsi du.

2004ko ekainaren 3a
19:58
Entzun
EAk, Aralarrek, Batasunak, ANVk, Zutikek, Batzarrek eta HZk asteartean egin zuten HZren baliogabetzearen aurrean eman beharreko urratsen inguruko lehen bilera. Orduan, neurriak hartzearen inguruan mintzatu ziren, eta gaur beste bilera bat egitekotan geratu ziren, neurri horiek zehazteko. EA eta Aralar, ordea, ez dira bilerara azaldu. Halaber, HZk agertu du gaur goizean beste bilera paralelo bat izan zela, baina EAk ez duela hartan parte hartu zehaztu du. Nolanahi ere, HZk elkarrekin hasitako bideari berrekiteko deia egin die bai Aralarri eta baita EAri ere.

HZk zazpi puntuko proposamen zehatza egin zien EAri, Aralarri, Batasunari, ANVri, Zutiki eta Batzarreri, esteartean:

=p

@- Hauteskunde kanpainako norberaren ekitaldietan HZren legitimitatea azpimarratzea.

@- Telebistako eta irratiko doako tarteetan alderdi bakoitzak gutxienez tarte bat HZri ematea.

@- Komunikabideetako eztabaidetan HZren parte hartzea eskatzea, eta erantzuna ezezkoa bada beraiek ere ez parte hartzea.

@- Hauteskunde kanpainako egun batean plantea egitea.

@- Alderdiek HZren baliogabetzea salatzeko mobilizazio bateratua egitea.

@- HZren bozkak zenbatzea.

@- HZren baliogabetzearen berri Europako Legebiltzarrera eramatea eta gero, prentsaurrekoa ematea Bruselan bertan, HZren parte hartzearekin.

=p

Ibarretxek eta Sanzek ez dute bilerarik egingo HZrekin

HZk Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzekin eta Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxerekin bilerak egin nahi zituela esan zuen, baina biek ezezko erantzuna eman zieten.

Sanzen mespretxuz erantzun ziela salatu dute, eta Ibarretxek, berriz, haseran hitz baikorrak egin bazituen ere, gero ez duela borondaterik erakutsi.

"CCOOren Hernaniko egoitzari egindako erasoa susmagarria da"

Susmagarria iritzi dio HZk Hernaniko CCOO sindikatuaren egoitzak atzo gauean jasan zuen erasoari. "Guk ez ditugu gure teilatura harriak botatzen" esan dute. Izan ere, HZk bilera izan zuen atzo sindikatuekin, eta CCOO ere han zegoen. HZk atzoko bileraren balorazio positiboa egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.