EusKAL HERRIA

Baliteke Eibarko zaurituei lehergailuak pilatzeaz leporatzea, 1936ko gerrako obusak, granadak eta balak gordetzeagatik

Bi zaurituek ospitalean segitzen dute, Barakaldoko Gurutzeta erietxean. Bat oso larri dago, eta bestea larri.

2009ko martxoaren 14a
20:33
Entzun
Eibarko Arrate gainean (Gipuzkoa) atzo zauritutako bi lagunak lehergailuak pilatzeaz akusatzea aztertzen ari da Ertzaintza, haiek 1936ko gerrako obusak, granadak eta balak gordetzen zituztela argudiatuta. Hain zuzen ere, garai hartako obus batek eztanda eginda zauritu ziren bi lagunak, eta ospitalean daude, Gurutzetan (Barakaldo, Bizkaia) bat oso larri eta bestea larri.

Biei "arma edo lehergaiak edukitzea, garraiatzea eta pilatzea" leporatzea litekeena da, Arrate gaineko etxola batean obus, granada eta bala mordoa gordetzen zituztelako. Atzoko leherketaren ostean, etxola eta Arrateko inguruak miatzen aritu da gaur Ertzaintza.

Medikuen azken txostenen arabera, 50 urteko gizonezko zaurituak gorputzaren %70ean ditu erredurak. Gainera, arnas aparatuan arazoak zituela-eta hodia sartu diote egoki arnastu ahal izateko. Beso bat moztu behar izan diote, leherketak eragindako zaurien ondorioz. Oso larri dago.

Beste gizonezkoak, 36 urtekoak, gorputzean %30eko erredurak ditu, bereziki aurpegian eta besoetan. Esku bat moztu diote, eta diagnostiko larria du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.