Portugalgo Justizia gaur zen Andoni Zengotitabengoa ustezko etakidearen aurkako epaiketako epaia jakinaraztekoa, baina atzeratu egin du, eta, gainera, baliteke saio gehiago izatea.
Izan ere, Isabel Batista epaileak Zengotitabengoari ustezko beste delitu baten berri eman dio: erakunde "terroristari" babesa ematea. Fiskalek egotzi zioten hori epaiketako azken saioan —azaroaren 15ean—, eta epaileak esan du litekeena dela orain testigantza eta froga gehiago eskatzea.
Portugalen ETAren 1.500 kilo lehergai izatea leporatzen diote Zengotitabengoari. Iazko martxoan atxilotu zuten.