Gizartea

Balluerkari programa aurkeztea galarazi dio ikasle talde batek

  Nekane Balluerka ez da ongietorria Gasteizko kanpusean. pic.twitter.com/3wcoif3hVt — HARA BA! (@hara_ba) 2016(e)ko azaroak 9 Gasteizko campuseko Elurreta eraikinean dozenaka ikasle bildu dira; EHUren eta hezkuntza sistemaren aurkako leloak oihukatu dituzte. 

Jon Rejado.
2016ko azaroaren 9a
10:22
Entzun

Nekane Balluerka EHUko errektoregaiak ez du errektore programaren nondik norakoak azaltzerik izan, Gasteizko campuseko ikasleen aurrean. Ikasle mugimenduak egindako deiari jarraikiz, dozenaka ikasle bildu dira Elurreta egoitzan, eta ez diote utzi ekitaldia izango zen aretoan sartzen.

“EHU hil duzue” oihu eginez hartu dituzte ikasleek Balluerka eta haren taldea. EHUko zinpeko zaintzaile batez lagunduta heldu dira, baina ez da indarkeria fisikorik gertatu. Hitzaldia egin behar zuten aretora heltzerik izan ez dutenez, bertaratutako ikasleekin hitz egin dute bai errektoregaiak, baita bere taldeko kide batzuek ere.

Hitzaldia emateko aukerarik ez zegoenez, eraikina utzi dute, ikasleen oihu eta txalo artean. Ateratzen ari zirela gertatu da tentsio une bakarra, ikasle baten eta EHUko langile baten artean, baina bere horretan geratu da.

EHUk gertakari horiek gaitzetsi ditu. "Eztabaida publikoa eta ideien adierazpen eta eztabaida askea" galarazten dituzten ekintzen aurka agertu da. Halako gertakariak, oro har, "gaitzesgarriak" direla azaldu da, baita zehaztu ere "gaitzesgarriagoak" direla unibertsitate eremuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.