Isuria
Balmasedako igerilekuko kloroa isuri eta Kadagua ibaiko arrainak hil dira
Balmasedan (Bizkaia) Udal igerilekuko 200 litro kloro Kadagua ibaira isuri ziren atzo. Ibaiaren 300 metrotan zabaldu da kloroa, eta ibaiko arrainak hil ditu. Atzo arratsaldeko zazpiak aldean gertatu zen isuria. Udal igerilekuko langileek azaldu dutenez, akats tekniko baten ondorioz gertatu zen isuria. Herriko alkate Joseba Zorrilak jakinarazi zuenez, atzoko azken orduan egoera kontrolpean zegoen.
Orain, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro saila isuriaren neurria aztertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu