"Ibarretxe, letxe txarrean gaude" oihuak entzun dira Legebiltzarraren kanpokaldean. Ertzainen sindikatuetako ordezkariak ziren, eta segurtasun neurri hobeak eskatzen zituzten. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Javier Balzaren dimisioa ere eskatu dute, eta, besteak beste, Idoia Zenarruzabeitiari azalpenak eskatu dizkiote.
Handik 500 bat metrora berriz, Foruen plazan, beste horrenbeste lagun bilduta zeuden, LAB sindikatuaren ekitaldia hasteko zain. Bertan, besteak beste, Rafa Diez idazkari nagusiak hitzegingo du. Amaitu ostea manifestazioa egingo dute LABeko ordezkariek Legebiltzarrera, autodeterminazioaren eta euskal esparruaren alde.
Ibarretxe planaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean
Balza eta Legardaren kargu uztea eskatu dute ertzainek
Eusko Legebiltzar barruan Juan Jose Ibarretxe lehendakaria hizketan ari den bitartean, oihuka ari dira kanpoan 200 bat ertzain. 10:30ak aldera da euren elkarretaratzea, "Balza eta Legarda dimisioa" lemapean. Ordu beretsuan beste elkarretaratze bat ere hastear zegoen Foruen plazan, LAB sindikatuarena hain justu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu