Erasoa

Balzak ez du baloraziorik egin nahi izan agertu diren gezurrezko lehergailuen inguruan

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburu Javier Balzak onartu egin du Ertzaintzaren Berroziko (Araba) egoitzaren inguruan lehergai itxurako pakete bat aurkitu zutela joan zen larunbatean. Lehergailu faltsua aztertzen ari direla esan du Balzak, eta ez du baloraziorik egin nahi izan. Orain, Ertzaintzako artezilariak gezurrezko lehergailu hori aztertzen ari dira. Aurreko bi asteetan beste bi lehergailu faltsu ere azaldu ziren.

2004ko abenduaren 2a
19:27
Entzun
Joan zen larunbatean gezurrezko lehergailu bat aurkitu zuten Ertzaintzaren Berroziko (Araba) Bernedo auzoan dagoen egoitzaren inguruan. Lehergailu faltsua, egoitzaren inguruko baso bide batean aurkitu zuten.

Ertzaintzak lehertu egin zuen paketea, eta barruan ez zegoela lehergairik konturatu ziren. Hala ere, zerbait idatzita zuen paper bat zegoela ohartu ziren, baina ezin da jakin han zer jartzen zuen, orria erabat suntsituta geratu batzen.

Azkenaldian antzeko beste bi pakete ere azaldu dira. Bat, Jose Luis Valles PSE-EEko Eibarko zinegotziaren auto azpian azaldu zen, eta bestea, Juan Jose Lizarbe PSNko idazkari ohiari jarri zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.