2004ko azaroan Batasunak Anoetako Belodromoan Orain herria, Orain bakea aurkezteko eginiko ekitaldiagatik jarri zion kereila Ermuko Foroak Javier Balzari. EAEko Auzitegi Nagusiaren autoaren arabera, Balzak ez zuen desobedentzia deliturik egin ekitaldi hura ez galarazteagatik. "Laguntza ukatzea" ere leporatzen zion Ermuko Foroak eta EAEko Auzitegi Nagusiaren ustez ez zuen horrelako deliturik egin.
Bestetik, 2005eko abuztuaren 26an Bilbon egin zen manifestazioari buruz, berriz, EAEko Auzitegi Nagusiaren autoak dio "manifestazioa ez debekatzea ez dela inolaz ere nahita hartutako erabakia, baizik eta gaiarekin lotura duten aurrekariak aztertu ostean hartutakoa". Horrebestez, autoak dio Balzak ez zuela dolozko jarrera izan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren hitzetan "Javier Balzak Anoetako ekitaldiaren aurrean izan zuen jokabidea defendatu du Euskal Epaitegiak". Gainera, Herrizaingo Sailaren arabera "arrazoi osoa eman dio Herrizaingo Sailburuak ezker abertzaleak deitutako manifestaldiak debekatzeko edo baimentzeko orduan legea aplikatzeko izan duen moduari".
Politika
Balzaren aurkako bi kereila artxibatu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak
Javier Balza Eusko Jaurlatitzako Herrizaingo Sailburuaren aurka jarritako bi kereila artxibatzeko erabakia hartu du EAEko Auzitegi Gorenak. Hain zuzen ere, bi ziren Balzaren aurkako kereilak. Lehena 2004ko abenduaren 14an Batasunak Anoetako belodromoan egin zuen ekitaldiagatik eta bigarrena 2005eko abuztuaren 26an Bilbon egin zen manifestazio batengatik. Biak artxibatzeko agindua eman du epaitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu