BANDEROLA, ELKARTASUNAREN ERAKOA
Banderola erraldoi bat, helarazi nahi duten elkartasuna bezala. Gazte mugimenduan aritzeagatik Espainiako Poliziak aitzineko astean atxilotutako gazteei elkartasuna adierazi die Segik. Atzo eguerdian 20 bat lagunek Baionako Lapurdiko zubitik banderola bat zintzilikatu eta mezu berbera pintatu zuten errepidean. Errepresioa eta kriminalizazioa salaturik «oztopoak eta kolpeak anitz izango badira ere» etorkizuna eraikitzen jarraituko dutela argi utzi dute gazteek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu