Gizartea

Barañaingo Gaztetxea itxi du Guardia Zibilak

Gaur goizeko zortzietan Guardia Zibila joan da Barañaingo (Nafarroa) Gaztetxera, eta Josu Senosiain alkatearen (PSN) aginduz eraikina husten hasi da. Hamar urte ditu gaztetxe horrek. Hustu dutenean, ate guztiak itxi dituzte. Jende asko hurbildu da Barañaingo Gaztetxera, eta zenbait iturriren arabera, istilu batzuk ere izan dira.

2004ko apirilaren 20a
14:51
Entzun
Senosiain alkateak argudiatu du lokal horiek herriarenak direla eta herriarentzat berreskuratu nahi dituela. Herriko gazteek jakinarazi dutenez, Udalak Gaztetxearen alboko banketxe bati saldu dio lokala, eta horregaitik hustu du. Gaztetxea interes ekonomikoengatik itxi dutela esan dute, eta gazteen aisia pribatizatu nahi dutela.

Gaur, 20:00etan manifestazioa egingo dute Barañaingo plazatik abiatuta, Gaztetxearen itxiera salatzeko, eta hurrengo egunetan mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute Gazte asanbladakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.