Kale erasoak

Barañaingo PSNren egoitzaren eta Bilboko tren geltoki baten kontrako erasoak egin dituzte bart

2008ko martxoaren 1a
12:52
Entzun
Ezezagun batzuek Barañaingo (Nafarroa) PSNren egoitzaren kontra egin dute bart, margoz betetako sei botila botata. Erasoa ikusi dutenek esan dute hiru gizonezko izan direla ekintzaren egileak. Kalteak arinak izan dira. Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak salatu egin du ekintza.

Bilbon, berriz, Deustua auzoan Eusko Tren-en geltokiari eraso egin diote bart. Bi txartel makina erre dituzte, eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak dio 60.000 euroko kaltea eragin dutela erasotzaileek horrekin, eta salatu egin du gertaera.

Erasoak ez du eten tren zerbitzua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.