Araba. Pabiloiaren faltan, plaza

2015eko ekainaren 19a
14:09
Entzun

Gainerako herrialdeetan bezala, gero eta sendoagoa da erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika Araban. Hilabeteotan ugaritu egin dira Gure Esku Dago-ren batzordeak, eta egitarau zabala prestatu dute iganderako.

Buesa Arenan ziren egitekoak arratsaldeko ekitaldi nagusia, baina, oztopo politikoak tarteko, ezin izango dute bertan eraiki oihalez osatutako hautetsontzia. Pabiloi faltan, kalean izango da jaialdia.

EKITALDI NAGUSIAK

12:00: Oihal katea. Kalejira egingo da Konstituzio plazatik.

14:00: Arabarrok erabaki argazkia. Andre Mari Zuriaren plazan aterako da herritarren argazkia.

15:00: Ekitaldi nagusia. Plaza Berrian. Hautetsontzi erraldoia osatuko da oihalekin. • Etxauri plazan. Musika eta kontzertuak: Aberri Txarrak, Los Chicos del Maiz, Gose, Joselu Anaiak... • Aihotz plaza. Txosna (edariak, bokatak, sukalde gerrilla). Haur txokoa (makilajea, tailerrak, puzgarriak...).

17:00: Toni la Sal txotxongiloak. • Kale animazioa. Txarangak, triki poteoa, batukada, rezikletas... • Gaztetxean, musika eta tragoak. • Falerinan, txosna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.