Barajasen EBko kide bat atxiki dute, frankismoko auziengatik
DONOSTIA. EBko Orioko zinegotzi Iñaki Garcia atxiki zuen herenegun Guardia Zibilak Madrilgo Barajas aireportuan, frankismo garaiko auzi batzuengatik. Zinegotzi hori Francoren aurka borrokatu zen, eta 25 urteko espetxe zigorra jaso zuen. 1977an askatu zuten, Amnistiaren Legearen ondorioz. Frankismoko aurrekariak ezabatzeko eskatu dio EBk Rubalcabari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu