Barakaldoko alkateak dio Oiolako ura «aparta» dela
BARAKALDO. Oiolako urtegiko (Barakaldo, Bizkaia) uraren kalitatea «aparta» dela esan duTontxu Rodriguez alkateak. «Edateko ona dela ziurtatzen duten berme guztiak ditu Oiolako urtegiko urak. Ez dago kutsatua». Iazko azaroan deskonektatu egin zuten, urak lindanoa zuelako. Uztailaren 30ean jarri zuten martxan berriro. Herritar talde batek berriz ixteko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu