Laredon (Espainia) jaio eta Barakaldon (Bizkaia) bizi zen 28 urteko gazte bat labankadaz hil zuen, ustez, beste gazte batek larunbatean, Arnueroko txalet batean (Kantabria, Espainia). Bi gazteek elkarren artean liskarrak izan zituzten lehenagotik ere, "droga kontuengatik", ikerketako iturrien arabera. Larunbatean, 12:00 aldera, bi gazteak elkarri oihuka aritu ziren, eta, horregatik, bizilagunek Guardia Zibilari hots egin zioten. Patruila bat iritsi zenerako, gaztea hilik aurkitu zuten guardia zibilek.
Hilketa leporatzen dioten gaztea Laredon jaioa da, eta Santoñako guardia zibilaren kalabozoetan egon da larunbatetik. Gaur eramango dute epailearengana. Lege prozeduraren sekretua ebatzi du auzitegiak.